XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste besua etzan irixten
iltze-zulo markatura,
bere nerbiok enkojituta
ta urruti zulo ura.
Kate bereakin lotu zien
tiraka gogor lekura,
beste eskua jostean etzan
au gizonaren itxura.

Bere bi oiñak artu zituen
kate onekin lotuta,
bata bestean gaiñean zala
oso gogor tiratuta.
Biak batean josi zizkien
iltze aundi bat artuta,
bere ezurrak agertu ziran
zeuzken lekuak lertuta.

Gure itzetan ez da kabitzen
zenbat zan suprimentua,
baita Birjiñan biotz garbia
izan zan miñez artua.
Iltze-muturrak okertutzeko
lurrera bueltatua,
Amak aingeruak biralduta
etzan lurra ikutua.

Gurutzea zutikan jartzeko
gaizto asko juntatuta,
jasoa zuen lantza zorrotzak
beso azpian sartuta.
zeuden blasfematzen,
zintzoak errukituta,
ta kanpotarrak ikusten zeuden
gertatua arrituta.

Ango juizio ta esateak
Ama zeuken samindua,
eta Jaunaren gorputz santua
zan llagatan berritua.
Isaiasek esan bezela,
iturria biurtua;
nai duen danak edateko da
barkatzeko pekatua.

Beste bi lapur jarri zituen
gurutzetuta iltzeko;
Jesus, gaiztona bazan bezela,
erdian ezagutzeko.
Apaizak eta fariseotarrak
Jauna burlaz betetzeko,
arriak eta autsa tiraka
jardun ziran supritzeko.

Esaten zien: Ara Eleiza
apurtu ta osatua.
Bestiak salbatu ditu baiñan
ezin du bere burua.
Besteak zien: Au baldin bada
Jainkoan Seme santua,
jetxi dedilla gurutzetikan,
izango da sinistua.

Lapurrak iltzen zeudenak ere
zioten lenbizitikan:
Jainko bazera, salbatu Zeu ta
salbatu gu emendikan.
Birjiñak otoitz egiña zuan
Jauna adoraturikan,
ta biotz asko gelditu ziran
bere alde jarririkan.